2009-11-27

indiarra izatea

indiar emakumeak dute egoera ez da batere erraza. jaio bezain pronto dituzte arazoak, lanean jartzen dituzte segituan, baita emagaldu bihurtu ere. gazte ezkontzen dituzte familiak aukeratutako gizonarekin eta seme alabak izatera behartuak izaten dira gutxi gora behera 2 urtetik behin.

diskriminatuak izaten dira, bortxatuak, asko hil egiten dituzte...

zer esanik ez gizonekiko dituzten eskubide ezberdintasunak eskoletan, kaleetan, osasunean, etxean...

asko eta asko mehatxupean bizi dira gainera.

2009-11-25


haztera behartuta

aspaldiko argazkia izanda, jakingo dugu nexkatxa honek gaur egun ez duela irudi hau izango. burka eramatera behartuko zuten seguruenik. oraindik gaztean gaztea izanda, zaharkituta, itsua, banandua, agian txoratuta... inoiz pentsatu duzue nolakoa izan behar den horrelakorik eramatea?

talibanek inposatutako emakumeen jantzia da burka. begien aldean sare bat dute, eta hori da gorputzean agerian duten atal bakarra. itsutzeaz aparte, presio handia egiten du buruan. gizonei probokaziorik ez sortzeko inposatu zuten, begiradak baztertzeko. edertasun ugari izango dira horien atzean, miloika bizitza apurtuak, begirada galduak, eguneroko mehatxuak, ikarak... inguru hartan dioten bezala "emakumeak besterik ez dira".

2009-11-24


irudi batek, mila hitzek baino gehiago

idaztea ez da hobekien daramatena... literatura asuntuak besteentzat, nik nahiago marraztea, nahiz eta denbora asko daramaten ezer egin gabe.
horregaitik hementxe marrazki bat!

xuxurlari?

txoratuta nago ni, xuxurlari?,
dirudi naizela kazetari
ez izutu eta animatu hadi,
diot nere buruari,
kostata, emanez garunari,
izenak ugari,
ze hostia, jarri diot xuxurlari