2009-11-25

haztera behartuta

aspaldiko argazkia izanda, jakingo dugu nexkatxa honek gaur egun ez duela irudi hau izango. burka eramatera behartuko zuten seguruenik. oraindik gaztean gaztea izanda, zaharkituta, itsua, banandua, agian txoratuta... inoiz pentsatu duzue nolakoa izan behar den horrelakorik eramatea?

talibanek inposatutako emakumeen jantzia da burka. begien aldean sare bat dute, eta hori da gorputzean agerian duten atal bakarra. itsutzeaz aparte, presio handia egiten du buruan. gizonei probokaziorik ez sortzeko inposatu zuten, begiradak baztertzeko. edertasun ugari izango dira horien atzean, miloika bizitza apurtuak, begirada galduak, eguneroko mehatxuak, ikarak... inguru hartan dioten bezala "emakumeak besterik ez dira".

No hay comentarios:

Publicar un comentario