2009-12-30


Palestina

Milioi eta erdi pertsonek, horietako %70a adin txikikoa, Israelek Gazan sortu duen gudan bizi irauten saiatzen dira.

Israeldar ejerzito genozidak blokeoaren bitartez dauka Palestina hartuta. Eskolak, ospitaleak, elikagaien biltegiak, prentsa internazionalak... ari da suntsitzen etengabe, indar bitartez, okupatu eta kolonizatu nahian. Sarraskia ondorioa, Giza Eskubideak ahaztuz. Zapalduta dago Palestinar herria.

Eta gainera: "cuando son asesinados simplemente se convierten en cifras, cuando son expulsados de sus hogares simplemente se convierten en refugiados y cuando resisten a la ocupación de sus tierras y al robo de su patrimonio son calificados de terroristas"
 
Palestina askatu!
Israeli BOIKOTA!

irudia: palestinarren ikurrinaren moldaketa ederra



2009-12-23

Adierazpen Askatasuna

Giza Eskubideek diotenez, Adierazpen Askatasuna funtsezko eskubidea da. Edozein sistema demokratikoan oinarrizkoa.
Dirudienez Euskal Herriak ez da horrelakorik, ez eskubide zibil ez politikorik ere.

Arte moduan adierazten dute batzuk, eta modu oso polita iruditzen zait. Begira toki hontako muralen argazki ederrak:
http://www.flickr.com/photos/soniko/sets/72157613326939009/

Hemen horietako bat

2009-12-18

"Victoria"



Aminatu Haidar

Ekintzaile sahararrak 32ko greba egin ondoren, etxera iritsi da. Marrokiarrek pasaportea itzuli diote eta estatu espainiarrak hegazkina jarri. Ba zen garaia!!!
Aminaturen borroka eta aldarrikapena ondoren, komunikabideetan sekulako indarra izatea lortuta, ikusi da mendebaldeko Saharak oraindik ere indar haundia duela. Bere herriaren urteetako sufrimendua ikusgai jarri du mundu osoan zehar. Estatu espainiarrak eta Marruekosen jarrera ordea, lotsagarria.
Komunikabideetan indar hori izan ez balu, zer gertatuko litzateke? Aireportuan abandonaturik utziko lukete? Hiltzen utzi? Non daude adierazpen askatasuna eta giza eskubideak?

2009-12-14



Bertsogintza

Musika, poesia, Historia, Euskal Herria bat egina, grina, askatasuna, irria, poza, berotasuna, aldarrikapena, sentimendua, kultura, elkarlana, elkartasuna, euskara, gaztetasuna, indarra...

Hau guztia eta gehiago izan zen atzoko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

...hitza da gure arma, beste ezer baino indar gehiago daukana...

...gure bidea ez da erraza bete legez juizioz trabaz, Euskal Herriko lau ertzetara itzuliko gara gabaz, eta hemen bildu dan indarraz, grinaz eta poz taupadaz, herri hau sortzen segi dezagun, euskaratik eta euskaraz...

...imaginatu Euskal Herri bat gaur bezala bat egina, onenak gara segi lanean etzazue imagina...

...oraindik entzuten dira gure aldarriak, askatasuna behar du gure hitz xume larriak, har ditzala nere txalo bertso ta irriak, presoak ta senideak ta egunkari zahar ta berriak...