2010-01-21

Haiti, gizatiartasuna ala interesak?

1803. urtean, haititar esklabuek Iraultza luzearen ondoren garaipena lortu zuten (1791-1804 vivir libres o morir lemapean). Napoleon Bonapartek bidali zituen 22.000 militarrek astindua jaso zuten, horrela haitiarrek independentzia lortuz. Hemendik jaio zen Latinoamerikako lehenengo Errepublika Independientea, munduko Errepublika afro bakarra. Historian Iraultza antiesklabu garaile bakarra.

Europarrek ez dute arraza txuriari egindako mespretxu hura inoiz barkatu. Arrazakeriaren historiak oihartzuna egiten jarraitzen du.


Orain bizitzen ari diren trajediarekin laguntza humanitarioak iristen ari zaizkie soldaduekin batera. Bainan zer modutan? Interesak medio? AEBk aukera ikusi du Haitin sartu eta gobernu eta ekonomia reestrukturaketak egiteko. Horrela gainera itxura gizatiarra emanez, gaur egungo komunikabideen mamoneoaren laguntzarekin, noski.
 
Haitiarren erakutsi dute autoantolakuntzan ahalmen handia dutela, lurrikararen ondoren taldeetan banatu eta herria aurrera eramateko, elkartasuna, adorea eta konpromezu soziala erakutsiz.

Utzi bakean zuenak ez diren lurraldeak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario